Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskaraz seguruago

Jakingo duzue agian Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskaraz seguruago kanpaina martxan daukala, aseguru etxeetan egiten ditugun kontratuak (etxeenak, kotxeenak...) euskaraz jartzeko, eta hemendik aurrera aseguru kontratuak euskaraz egitea ohiko bihurtzeko.


 

Kanpainan parte hartzea erabakita, bada, han joan nintzen aseguru etxera, horrelakoetan askotan gertatzen zaidan bezala, estu samar, nola hartuko ote ninduten beldurrez. Baina, hara non oso harrera ona egin zidaten! Baietz, bazutela kanpaina horren berri eta oso jarrera ona dagoela haien aldetik horretarako... Egia esan, bulego horretan eskaera egiten nuen lehenbizikoa nintzela... eta abar eta abar. 


 

Hala, bada, kanpaina horretan parte hartzera animatzen zaituztet. Erraza da: www.kontseilua.org webgunean sartuz gero han aurkituko duzue.

 

 

Koro Zumalabe

  


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Mikel Azkarate — 2009-06-23 - 08:06:17 GMT 1

    Egia esateko, uste baino gehiagotan hartzen ditut nik ere horrelako ustekabe atseginak: Donostiako tranbian, Topoan, denda batzuetan...

    Aseguru etxeetako kanpainari dagokionez, erabiltzaile askok eskaera aurkeztu diote Kontseiluari. Hala irakurri dut joan den astean Erabili.com-en.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>