Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ongi etorri euskal hiztunon mundura

Euskal Autonomia Erkidegoko IV. Mapa Soziolinguistikoaren datuen berri eman zuen Jaurlaritzak joan den apirilaren bukaeran. Herritar elebidunak gora doazela azpimarratu zuten, besteak beste.

Alde batetik, datu positibo batzuk eman zituzten:

  • EAEko biztanleen herena baino gehiago euskalduna da. Hiriguneetan zabaltzen ari dira euskal hiztunak.
  • Euskara ulertu baina hitz egiten ez dutenak biztanleriaren %15 dira. Datu horrek bidea ireki dezake euskaldun pasiboak euskal hiztunon artean daudenean harremana euskaraz izan dezaten.
  • Herritar elebidunen artean %44k gaztelania du ama hizkuntza (%59 dira 35 urtetik beherakoen artean). Horrek esan nahi du euskal hiztunon mundua irekia dela eta hiztun gehiago hartzeko bidea zabalik duela.

Bestetik, euskal hiztunon komunitateari erronka handi bat agertzen zaio, besteak beste: nolako atxikimendua dugun euskararekin. Izan ere, hizkuntz afektibitatea lantzea ezinbestekoa da, adibidez herritar elebidun berrien artean euskara etxeko hizkuntza gisa zabaltze aldera: ama hizkuntza gaztelania duten elebidunen %11k bakarrik erabiltzen du euskara familia-hizkuntza gisa. Eta hor, lagunartean eta lankide giroan bezala, afektibitateak zerikusi handia du elementu erakargarri gisa.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>