Ogasuneko konkurtsilloa eta harreman berriak
Langileen mugimendu handia ekarri dute Ogasun eta Finantza Departamentuan izandako behin-behineko lehiaketaren prozesuak (konkurtsilloa), hori dela-eta sortutako lanpostu hutsak betetzeko prozesuak eta unitate administratibo batzuen lekualdaketak. Giza eta lan harreman berriak ekarri dituzte horiek langileen artean.
Antzeko zerbait gerta daiteke laster ebatziko den errentako aldizkako 21 langile finkoen lan eskaintzaren ondorioz (fijo discontinuo direlakoak).
Oro har, lekuz aldatu diren langile gehienak elebidunak dira (bi hizkuntza ofizialak ezagutzen dituzte) eta langile asko euskal hiztunak dira (lankide, senide eta lagunen artean euskaraz bizi dira).
Hori horrela, bi galdera egin daitezke:
- zer hizkuntzatan sortuko dira lankide euskaldunen arteko harreman berriak?
- zer harrera egin/egingo zaie lantoki berrietan euskal hiztunei?: aurkezpen saioak, lan prozeduren hasierako azalpena, lan dokumentazioa, zerbitzu eta ataletako buruen langileekiko harreman hizkuntza...
Langile Euskaldunon Taldearen iritziz, behin-behineko lehiaketa aukera on bat da, batetik, departamentuan lankide berrien arteko harremanak euskaraz bideratzeko eta, bestetik, zerbitzu eta ataletako buruak beren langileekiko harreman hizkuntzan zenbateraino eragin dezaketen jabearazteko.

Zabaldu
del.icio.us