Nafarroa Oinez
Datorren urriaren 19an, igandez, Nafarroa Oinez festa ospatuko da Iruñean, bertako Jaso ikastolaren alde.
Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeak erabaki du Iruñerriko guraso talde horren asmoa babestea: beren seme-alabek nafar gizartean euskaraz bizitzeko aukera posible egitea irakaskuntzaren bidez. Horretarako, Nafarroa Oinezekoek salgai jarri dituzten kalitatezko kontserbak (piperrak, orburuak, zainzuriak, barazki menestra) erosteko aukera izango duzue departamentuan.
Nola egin eskaera
- Solairuz solairu eta lantokiz lantoki antolatu da departamentuko salmenta, langile guztioi posta elektronikoz bidali zaizuen mezuaren arabera
- Gogoan izan kontserba aleak (latak edo potoak) solte edo lankideekin batera kutxa osatuta eros ditzakezuela.
- Era berean, kontserba produktuen zerrenda iragarki tauletan izango duzue (postaz ere bidali zaizue, dena den).

Zabaldu
del.icio.us