Gida batzordearen agurra
Gutako askok laster hasiko dute udako oporraldia. Momentu hau aprobetxatu nahi dugu Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeko partaideok agurtzeko.
Atseden hartzeko ez ezik, lagunartean lasaiago izan eta toki berriak (Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak) bisitatzeko ere parada izan ohi da uda, baita hainbat irakurgai lasai eskuartean hartzeko ere. Gu uda ondoren itzuliko gara, eta eskuartean hiru ekimen bultzatuko ditugu opor ostean:
- euskaldunon artean hizkuntza leialtasunari eusteko ekimenaren jarraipena
- euskara ikasten ari diren lankideentzako mintzataldeak
- gurea bezalako hiztun taldea beste departamentu batzuetan sortzeko ekimena.
Opor usaia nagusi
mendi puntara iritsi
hondartzan begiak itxi
beste kulturak ezagutu ta
duten onena ikasi
ahalik ondoen bizi zaitezte
hori bai: euskaraz bizi!
mendi puntara iritsi
hondartzan begiak itxi
beste kulturak ezagutu ta
duten onena ikasi
ahalik ondoen bizi zaitezte
hori bai: euskaraz bizi!
(Doinua: Uso xuria)

Zabaldu
del.icio.us