Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Pixka bat es mucho

Askotan Foru Aldundian esaten dugu gure alboko lankide asko eta asko euskara ulertu ez ezik oinarrizko elkarrizketak egiteko gai direla, baina hainbat arrazoi direla medio (aldeko testuingururik ez izatea, segurtasun falta sentitzea, lotsatzea...) ez ditugula euskaraz entzuten.

Hori dela eta, guk euskaldunok hiztun gisa haiei babesa ematea izan daiteke haientzako modurik erakargarrienetako bat lankide horiek euskaraz egiten eroso sentitu daitezen, haien ezagutza maila txikia edo ertaina bada ere. Horrela, merezi du dakiten gutxi edo asko hori egiteko gonbitea luzatzea.

Berriki, Eusko Jaurlaritzak Pixka bat es mucho bideoklipa atera du. Hor ematen den mezuarekin bat egin dezakete lankide horiek.

  • Bideoklipa ikusi eta entzuteko, sakatu hemen.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. felipekin — 2008-06-24 - 16:09:19 GMT 1

    Niri ez zait batere gogoko kanpaina hau.Pixka bat ez da mucho, gutxi baizik.
    Egunon esatea aski ote da?

  2. borja — 2008-07-02 - 07:07:22 GMT 1

    Ni zurekin (felipekin) ados nago pixka bat ez da nahikoa. Edo behintzat ez da nahikoa euskaraz agurtzea eta gero erdara hutsean jarraitzea, politikoak horretan oso trebeak dira. “Pixka bat” izan zen iaz gure Departamentuak antolatu zuen lehen aldiz ikastaro bat euskaraz, eta aurten ez baldin badute jarraitzen bide beretik horrekin ezer gutxi aurreratuko genuke. Baina bide hori zabalduko balute, eta urtero gero eta ikastaro gehiago euskaraz izango bagenitu pixkat bat + pixka bat + pixka bat … ez legoke gaizki, nahiz eta inoiz ez izan nahikoa.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>