Lehen hitza beti euskaraz
Erraz aldatzen dugu hizkuntzaz euskaldunok
Uste baino gehiagotan euskaldunon artean hizkuntzaz aldatzen dugu. Norberaren edo ingurukoen hizkuntza ohituren inertziaren eraginez jokatzen dugu:
- gaztelaniaz hasten dugu elkarrizketa (baita askotan inork eskatu gabe ere), edo
- momentu batean hizkuntzaz aldatzen dugu (eta euskarari uko egin), edo
- euskarari eustean deseroso sentitzen gara.
Txiki-txikitatik, euskaldunok beste euskal hiztunekin euskaraz egiten ikasi dugu, baina inork ez digu erakutsi gauza bera egiten solaskidea beste hizkuntza batean mintzatzen zaigunean edo bestea zein hizkuntzatan mintzatuko zaigun ez dakigunean, baina jakin behar dugu beste irtenbide bat ikasi dezakegula: euskaldunekin euskaraz hitz egitea.
… baina beste irtenbide bat ikasi dezakegu (ikus BIDEOAK, gainean sakatuta)
- Xabier: "Euskaraz hizketan hasiz gero, euskaraz jarraitzeko posibilitatea dago".
- Anparo:“Lehen hitza euskaraz emana dut, eta inertziaz horrela jarraitzen dut”.
- Begoña: “Euskaldunoi gertatzen zaigu euskaraz entzuten dugunean hasten garela euskaraz hizketan; bitartean, erraz jotzen dugu gaztelaniara”.
Egunero erabili ditzakegun baliabideak
- lehen hitza euskaraz egitea, solaskideak esango digu bestela nahi badu
- solaskidea euskalduna dela jakinik, beti euskaraz jarraitu, hark ez egin arren
- elkarrizketa hasi aurretik, solaskideak euskaraz ba dakien galdetu
- solaskideari eskatu zurekin euskaraz egiteko
- euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duen solaskide bat euskal hiztunen talde batera hurbiltzen bada, hari euskaraz egiteko aukera baloratu, hark gaztelaniaz egin arren (litekeena da euskaraz jakitea)
- taldean euskaraz ez dakienik ere bada, ez egin uko euskaldunekin euskaraz.

Zabaldu
del.icio.us