Euskaraz bizi al gaitezke?
Euskal hiztunoi begiak irekitzen laguntzen digu Ferran Suay psikologo valentziarrak Administrazioa euskaraz aldizkarian argitaratutako artikulu batean:
- Txiki-txikitatik, euskaldunok beste hiztunekin euskaraz egiten ikasi dugu, baina inork ez digu erakutsi gauza bera egiten solaskidea beste hizkuntza batean mintzatzen zaigunean edo bestea zein hizkuntzatan mintzatuko zaigun ez dakigunean.
- Euskararen presentzia soziala areagotzeko ahalegin orok euskal hiztunak beren hizkuntzan mintza daitezen lortzeko egin beharko du, baita solaskidea euskalduna ote den ez dakitenean ere.
- Hainbat aurreiritzirekin jokatzen dugu askotan: euskaldunok hizkuntza aldatzea gizalegezkoa dela dioen ustea (eta erdaldunek ezin al dute al da gizalegezko izan, bada?).
- Norberaren hizkuntzari eustea jarrera asertiboa da eta, beraz, autoestimuarekin lotuta dago. Azken finean, helburua da gure hizkuntz aukera erosoago bizi dezagun lortzea.
Ikus Euskaraz bizi al gaitezke? artikulu osoa.

Zabaldu
del.icio.us