Nabigatzailea euskaraz
Zure ordenagailuaren Internet nabigatzaileak (Internet Explorer) euskaraz ere hitz egiten du. Zer esan nahi du horrek? Web orri batzuek hainbat hizkuntzetan eskaintzen dituzte edukiak, eta, gure nabigatzailea euskaraz konfiguratuz gero, euskarazko orria etorriko zaigu pantailara.
Horretarako, eragiketa txiki bat baino ez duzu egin behar, urrats hauek eginda (Windows XT eta Officce 2003 bertsioak):
- Sartu zaitez nabigatzailearen goiko menuan: Tresnak (Herramientas) -> Internet aukerak (Opciones de Internet) -> Orokorra (General) -> Hizkuntzak (Idiomas)
- Hizkuntza (Preferencias de idioma) -> Gehitu (Agregar)
- Hizkuntzen zerrendan aukeratu Euskara [eu] (Vasco [eu]) eta sakatu Ados (Aceptar)
- Lehio horretan bertan hautatu Euskara (Vasco) eta sakatu Eraman gora (Subir)
- Sakatu Ados (Aceptar)
Eta orain, nabigatzailean zer egin dezaket euskaraz?
- langile tramiteak egin: oporrak, lizentziak, lanorduen kontrola...
- berriak irakurri
- Aldizkari Ofiziala, eta Aldundiaren eta Ogasunaren webguneak irakurri
- Aldundiaren eta Ogasunaren intranetetan nabigatu
- Euskaraz dauden nire aplikazioak erabili

Zabaldu
del.icio.us