Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu ohi dugu Euskal Herrian. Eusko Ikaskuntza zientzia eta kultur erakundeak hala izendatu zuen egun hori 1948ko Kongresuan. Gogoetarako eguna da, urtean behin gure kontzientziak garbitu eta ondo geratzeko eguna izatetik harago. Herritarren arteko hizkuntz elkarbizitza orekatua eraikitzeko ibilbidean, aurrerapausoak eta hutsuneak begiratzeko gonbitea ere bada.

Aurten 25 urte bete dira Euskararen Oinarrizko Legea aldarrikatu zenetik. Gu guztiongan eragina izan du, handiagoa edo txikiagoa, Euskararen Legeak. Argiak ez ezik ilunak ere izan ditu ibilbide horrek. Asko da oraindik Herri Administrazioak eta gizarteak egiteko daukatena, bai eta euskal hiztunok egin dezakeguna ere.

Euskararen Eguna

Azken 25 urteotan Ogasun eta Finantza Departamentuan emandako aurrerapausoak agerikoak dira, hala nola: langile gehienok elebidunak gara, aktiboak (euskaraz egiten dutenak) izan edo pasiboak (euskaraz ulertzen dutenak) izan; gero eta gehiagotan herritarrei beraiek aukeratutako hizkuntzan ematen zaie zerbitzua; departamentuak hizkuntza ofizialen kudeaketa plana onartua du, eta hiru zerbitzuk euskararen erabilera normalizatzeko programa; langile gehiago ari dira euskara ikasten edota hobetzen, herritarrak edo beren lankideak euskaraz ari direnean horiek ulertzera iristeko.

Halere, gure artean badira hutsuneak. Hutsunea da herritarrek tartean behin kexak aurkeztea, beraiek aukeratutako hizkuntzan ez zaielako arreta ematen Zerga Administrazioan. Hutsunea da Eskolan eta Unibertsitatean ikasketak euskaraz egin dituzten langileak departamentuan sartzen direnean euskaraz lanean ez hastea, gizartearen ahalegin ikaragarri hori galduz eta langileengan fustrazioa sortuz. Hutsunea da batzuetan oraindik langile euskaldunon arteko harremanak euskaraz ez izatea.

Azkenik, hona Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko beste bi gogoeta:

Eusko Ikaskuntza
Euskararen paradoxak (Berria)

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>