Agurra
Ongi etorri Gipuzkoako Foru Ogasuneko langile euskaldunon blogera. Langile Euskaldunon Taldeak abiatu du bloga, eta horren asmoa da Foru Ogasuneko euskal hiztunon plaza izatea, hau da, gure arteko informazio eta komunikazio topagune bat eraikitzea. Orobat, aurki Foru Aldundiko gainerako departamentuetako langileei zuzentzea ere bada gure asmoa.
(Doinua: Iparragirre)
Euskara jalgi hadi plazara
Etxeparek zuen esan
Interneteko unibertsoan
ere behar luke izan.
Langile euskaldunak
hura maite dugunak
hemen blogalari gisan
jardungo gara euskarak beste
plaza bat irabaz dezan.Zatoz laguna, zatoz blogera,
bertan parte har ezazu
egun osoan, urte guztian,
hau irekita daukazu.
Berdin da idazteko,
berdin irakurtzeko,
zatoz, bisita gaitzazu
plaza honetan ongi etorria
beti izango zara zu.

Zabaldu
del.icio.us
Pozgarria da langile euskaldunentzat horrelako espazioak sortzen direla ikustea. Alegia, euskaldunok naturaltasun osoz gure artean eta lan kontuetan aritzeko aukera dugula, betiere etengabe gaztelaniara itzultzen ibili gabe.
Zorionak. Zuen ekimenak pozik jarraituko ditut.