Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Errotan berbetan

sagardotegian.bmpBlog hau Gipuzkoako Foru Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeak abiatu du, departamentuko euskal hiztunok informazio eta komunikazio tresna bat izan dezagun. Orobat, denboraren poderioz Foru Aldundiko gainerako langileei zuzentzea ere bada gure asmoa.

2005ean gure taldea sortu zenetik gaur arte, gure taldeko kide egin zareten 150 profesional horiexek izan zarete blog hau sareratzea posible egin duzuenok. Zuei guztioi eskertzen dizuegu taldearen jardunari emandako babesa; aurrerantzean ere zuen laguntza behar-beharrezkoa izango da lan harremanetan euskaraz egitea posible izango bada.

ERROTAN BERBETAN bloga irekia da eta, beraz, Ogasuneko nahiz gainerako departamentuetako langileok blogean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Atalak

Blogean albisteak, iritziak eta gogoetak eskainiko dira. Gainera, lana euskaraz egiteko hizkuntza baliabideen berri emango da. Horiek guztiak hainbat ataletan sailkatuta agertzen joango dira:

  • Erreminta kaxa: lanerako hizkuntza baliabideen informazioa.
  • Euskal galaxia: euskararen hizkuntza komunitateari lotutako albisteak.
  • Euskararen jendea: elkarrizketak.
  • Gutarrak: gure taldeari buruzko berriak.
  • Hainbat aburu: iritziak, gure taldeak nahiz beste edozeinek idatziak.
  • Musikaz blai: euskal musikan dauden berritasunak.

Zuen ekarpenak

Lehenik eta behin, blog honetan argitaratutako artikuluak komentatzeko aukera dago. Erraza da: artikulu bakoitzaren bukaeran ageri den ERANTZUNAK IKUSI/IDATZI loturan klik egin, eta leiho bat irekiko zaizue “Erantzun bat idatzi” formularioarekin. Idatzi beharrekoak idatzi, eta sakatu “Erantzuna aurreikusi” eta, hor zabaltzen den beste leihoan, klik egin “ERANTZUNA ARGITARATU” botoiaren gainean.

Bigarrenik, blog honetan artikuluak idatzi ditzakezue (informazioak, iritziak, oharrak, gogoetak…), eta irakurle guztion agerian jarriko dira. Horretarako, gure posta helbidera bidali behar duzue ekarpena: langileeuskaldunok@gipuzkoa.net.

Azkenik, IDATZI NAHI BADIDAZU atalean idatzi dezakezue proposamen, kritika edo oharrak egiteko. Gure jarduna hobetzeko erabiliko ditugu beti.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>