Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZEKK

olariaga21.jpg

Zein da independienteagoa eta pluralagoa?

Atzoko Berriak argitaratu zuen Patxi Baztarrikaren "Desadostasunak bizi gaituelako nauzue zuekin" artikulua eta ale berean Joxan Lizarribarrek, EKTko Administrazio Kontseiluaren izenean sinatzen zuen "Zein da independenteagoa eta pluralagoa?" artikulua. Hau da, Berria argitaratzen duen EKT enpresako Administrazio Kontseiluaren erantzuna Patxi Baztarrika sailburuordeari.

Zein da independenteagoa eta pluralagoa?

Txotx

 Bazkaria
txotx.jpg
Lankide euskaldunok elkarren berri izateko aldartea
      • Datorren martxoaren 13an, ostegunez
      • Urkiola sagardotegian (Igara - Donostia)
      • Hartu bazkari txartela zure lantokian (35 €)
Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldearen eskutik

5 urte Egunkaria gabe

Gaur bost urte egin du epaileek Euskaldunon Egunkaria bidegabe itxi zutenetik.

Egunkaria itxi zuten

Gehiago jakin nahi baduzu:

Bilera zuzendari nagusiekin

Joan den astean Ogasun eta Finantza Departamentuko zuzendari nagusiekin elkartu zen Langile Euskaldunon Taldeko gida batzordeko kide bat, gure taldeak eskatuta. Ogasun zuzendari Pedro Mari Ruiz de Azua eta Aurrekontu eta Finantzetako zuzendari Martin Beramendi izan zituen solaskide.

Gida batzordearen helburuak ziren Langile Euskaldunon Taldearen berri ematea eta taldeko partaide izateko gonbitea egitea, bai eta departamentuko hizkuntza ofizialen erabilera planean kolaborazioa eskaintzea eta langile euskaldunon lan jardunean aurkitzen ditugun hainbat oztopori buruzko kezka batzuk helaraztea.

Bileran giro ona izan zen, eta entzuteko jarrera sumatu zen. Gustura atera ginen bileratik, besteak beste, lehen harreman formala egokia izan delako, taldearen jarduna ezagutu dutelako eta kolaboraziorako bidea irekita dagoelako.

Gainera, bai Ruiz de Azuak eta bai Beramendik partaide izateko gonbitea onartu dute. Gustura onartu ere. Guretzat garrantzitsua da haiek gonbitea onartzea, euskal hiztunok bai langile mailan, bai arduradun mailan eta bai kargu mailan ordezkatuta gaudelako eta, era berean, zuzendari nagusiak taldeko partaide izateak departamentuko euskal hiztunon komunitateari prestigioa ematen diolako.

Partaide gehiago gara

Joan den urtarrilean Langile Euskaldunon Taldean abian jarri genuen partaide berriak egiteko saioa. Eta ez orduko 140 kideak taldearen helburuak gauzatzeko nahikoak ez izateagatik, baizik eta egoki iruditzen zitzaigulako lantokian oposizio baten ondoren sartutako lankide berriei nahiz Ogasun eta Finantza Departamentuan kargu politiko berriei taldeko partaide izateko gonbitea egitea.

Saioa dela medio, oraingoz hogei lankidek bat egin dute gure taldearen jardunarekin eta partaide izateko gonbitea onartu dute. Gaur egun 160 lankide inguru bilduta daude Langile Euskaldunon Taldera.

Partaideok hizkuntz historia pertsonal desberdinak ditugu (euskaldun zaharrak, euskaldun berriak, lana aurkitzeko euskara ikasitakoak, euskaraz bizitzeko gogoa berreskuratu dutenak...), baina denok lotzen gaitu denboran eta espazioan jarraipen bat duen hiztun talde baten partaide garela sentitzeak, bai eta bi hizkuntz komunitate dituen gizarte bateko herritar garela eta gizarte horren zerbitzura aritzen diren langile publikoak garela jakiteak ere.

Otsailaren 20a 5 urte Egunkaria gabe

Otsailaren 20an, zeure ordenadorearen lehen orri bihur ezazu beheko irudia 24 orduz. Bost urte beteko dira egun horretan EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi zigutenetik. Zabaldu mezua, otoi.

hasierako-pantaila.gif

Zuzentzaile ortografikoa

Zure lanean testuak idazten badituzu, komenigarria da zuzentzaile ortografikoa erabiltzea. Horretarako, Xuxen zuzentzailea egokia da.

Izan ere, ohitura faltaren poderioz, batzuetan ez dugu betarik hartzen idatzitakoa birpasatzeko. Hori dela eta, behin baino gehiagotan akats ortografikoren bat gertatzen da testuaren barruan, eta testuaren hartzailea izaten da akatsen berri ematen diguna.

Arazo hori saihestea erraza da. Zuzentzaile ortografikoa da irtenbide onena. Foru Aldundiko Intraneten aurkitu dezakezu:

- Erabilpenak eta baliabideak
- Hizkuntza baliabideak
- Euskarazko zuzentzaile ortografikoa

      Azken atal horretan sartuta, jarraibideak irakurri eta kasuan kasuko artxiboa jaitsi eta instalatu behar da. Hortik aurrera, Worden txertatuta geratzen da zuzentzailea, eta testua idazten duzun bakoitzean Wordek zalantzan dagoen edo oker idatzi den hitza gorriz azpimarratuko du. Saguaren eskuineko botoiari emanda irtenbide egokiena aukeratu behar duzu.

      Jaioberriak euskaraz erregistratzeko kanpaina

      2007ko abenduaren 19an Aretxabaletako Erregistro Zibilak ume bat lehenengo aldiz euskaraz erregistratu zuenetik, guraso asko izan dira Behatokira jo dutenak euren umeak euskaraz inskribatzeko helburuarekin. Baita lortu ere, Bilbon esaterako, egin dira jada euskarazko erregistroak. Ondorioz eta gurasoen eskariei erantzunez, haur jaioberria euskaraz erregistratzeko eman beharreko urratsak azaltzen dituen dokumentua prestatu du Behatokiak eta beharrezkoak diren formularioak ere eskuragarri ditu.
      Izan ere, lehenengo umearen erregistroa ez zen batere erraza izan, hainbat oztopo burokratiko gainditu behar izan ziren eta. Hartara, umea jaio baino bost hilabete lehenago ekin zitzaion prozedurari. Aretxabaletako Erregistro Zibilean liburu berezi bat zabaldu behar izan zuten jaiotza inskripzioa euskaraz burutzeko. Gaur egun Hego Euskal Herriko Erregistroetako liburu ofizialak gaztelaniaz daude soilik, eta oraindik ez dago liburu ofizialik euskaraz. Honela, Erregistro Zibileko arduradunak jaiotza-inskripzioa euskaraz egiteko liburu berezi bat zabaltzea agindu zuen, ofizialen balio eta eraginkortasun juridiko berdina duena.
      Behatokiak haurra izango duten gurasoak animatu nahi ditu euren seme edo alabaren erregistroa euskaraz egin dezaten. Izan dira jada eskaera ugari: Tolosan, Igorren, Aulestin, Gernikan... herritarrek eskaerak egin dituzte jaioko diren seme-alaben inskripzioa euskaraz egiteko. “Ahalik eta erregistro zibil gehienetan euskarazko liburuak zabaltzea lortu nahi dugu”, azaldu du Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendariak.

      Informazio gehiago: 948 146 172 edo behatokia@behatokia.org

      Beñat Gaztelumendiri elkarrizketa

      Hona hemen Beñat Gaztelumendiri, gure lankidea den Xabier Gaztelumendiren semeari, Irutxulo egunkarian egindako elkarrizketa.

      http://www.irutxulokohitza.info/elkarrizketak/69/