Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Euskaraz bizi garenon mundua

TELP ikastaroa

errotanberbetan 21/01/2010 @ 11:56

Ogasun Departamentuak eguneroko hizkuntz gatazkak gainditzeko ikastaroa antolatu du, Langile Euskaldunon Taldeak proposatuta.TELP tailerra ere esaten zaio ikastaroari: taller d'espai linguistic personal (katalanez), alegia norberaren hizkuntz eremuari buruzko tailerra.

Lan esparruan ez ezik, tailer honetan azaldutako teknikak oso baliagarriak dira lagunartean, seme-alaben eskola giroan, gure inguru sozialean (kirola, kultura…) ere. Tailerraren helburuak dira:

  • gizarte elebidunean sortzen diren eguneroko hizkuntza gatazkei aurre egiteko teknikak ikastea
  • euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna gutxitzea
  • euskaraz egiten dugunean eroso sentitzeko baliabideak eskuratzea.

Metodologia partizipatiboa, praktikoa eta egokitua izango da, eta hartzaileak dira gatazkak egoeretan euskarari eutsi nahi dioten elebidunak.

Ikastaroa 2010eko urtarrilaren 28an eta otsailaren 4an eta 11n egingo da, Errotaburun. Gutxi gorabehera 3 orduko hiru saio izango dira (guztira 10 ordu).

Euskaraz seguruago

errotanberbetan 05/06/2009 @ 14:13

Jakingo duzue agian Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskaraz seguruago kanpaina martxan daukala, aseguru etxeetan egiten ditugun kontratuak (etxeenak, kotxeenak...) euskaraz jartzeko, eta hemendik aurrera aseguru kontratuak euskaraz egitea ohiko bihurtzeko.


 

Kanpainan parte hartzea erabakita, bada, han joan nintzen aseguru etxera, horrelakoetan askotan gertatzen zaidan bezala, estu samar, nola hartuko ote ninduten beldurrez. Baina, hara non oso harrera ona egin zidaten! Baietz, bazutela kanpaina horren berri eta oso jarrera ona dagoela haien aldetik horretarako... Egia esan, bulego horretan eskaera egiten nuen lehenbizikoa nintzela... eta abar eta abar. 


 

Hala, bada, kanpaina horretan parte hartzera animatzen zaituztet. Erraza da: www.kontseilua.org webgunean sartuz gero han aurkituko duzue.

 

 

Koro Zumalabe

  

Plaza libreak euskarazko ikastaro batean

errotanberbetan 30/04/2009 @ 08:26

Foru Aldundiko Prestakuntza Atalekoek jakinarazi digute oraindik pertsona gehiagok izena eman dezaketela Nola babestu dezaket erabiltzen dudan informazioa ikastaroa euskaraz egiteko. Ikastaroa langile guztiontzat da interesgarri, eta bere helburua da egunero erabiltzen den informazioaren kudeaketa segurua egiteko jarraibideak ematea.

Ikastaroa berriro antolatuko ez denez, taldea osatzen laguntzeko eskatu digute. Hori dela eta, gonbitea luzatzen dizuegu Ogasun eta Finantza Departamentuan ikastaro horretan interesa duzuen langileoi ikastaro horretan izena eman dezazuen.

Ikastaroa datorren maiatzaren 20an izango da (5 orduz), eta izena emateko epea irekita dago oraindik Diputazioaren intranetean (Langileok atala).

Korrika badator

errotanberbetan 10/03/2009 @ 16:31

Korrika badator, Tuteratik Gasteizera martxoaren 26tik apirilaren 5era. Beraz, bada garaia antxitxiketan hasteko eta korrikaren inguruan antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko (kulturbira, korrika kulturalean, ...). Hauen berri nahi izanez gero sar saitez helbide honetan: http://www.korrika.org/

ONGI ETORRI, LAGUN!!

Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Egunkaria libre!

errotanberbetan 20/02/2009 @ 14:51

egunkaria.bmpGaur sei urte itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria, eta gaur berriro elkartu dira Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean -han zegoen Egunkaria-ren egoitza- hainbat eragile, auzibidea ixteko eskatuz. Hamabietatik aurrera Egunkaria libre! lelopean batu dira berrehun bat lagun, Egunkariaren Aldeko Taldeak deituta.

"Gertaera bereziak, larrienak izanik ere, herri honetan zeremonia sozial arruntez oroitzera ohitzen ari gara. Gainera, hain dira ugari gure herrian gertatu ohi diren gehiegikeria politikoak ezen gehiegikeria bakoitza galduta gelditzen baita auzoan gertatzen denarekin. Gehiegikeria horiek banan banan aipatzen hasiko bagina errosario luzea osatuko genuke", esan du talde haren izenean Joan Mari Torrealdai auzipetuak.

Auzia ixteko eskatu du, eta une hauetan epaiketara bidean daudela gogoratu du. "Ingurura begira jartzen gara, adierazleren bat bilatu nahian, eta aurkitzen ditugunak ez dira onak. Ilegalizazio gehiago, 18/98koak bezalakoak kartzelan, antzerako akusazio oinarriekin diren beste batzuk ere barruan... Ez, ez dira adierazle onak. Ez dugu aurkitzen baikor izateko zantzurik".

Gaurko elkarretaratzean izan dira, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia (EAJko kidea), Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Euskara diputatua (EAJ), Arnaldo Otegi eta Tasio Erkizia (ezker abertzalea), Xabier Mikel Errekondo (Usurbilgo alkatea, ezker abertzalea), Marian Beitialarraingoitia (Hernaniko alkatea, ezker abertzalea), Onintza Lasa (EAko zuzendaritzakidea), Jon Abril (Aralarreko koordinatzaileordea), Rebeka Ubera (Aralarreko batzarkidea Gipuzkoa), Mikel Izagirre (EBko kidea eta Urnietako alkatea), Antton Karrera (EB), Patxi Agirrezabala (ELAko Komunikazio arduraduna) eta Rafa Diez (LABeko idazkari nagusi ohia).

Inskripzioak euskaraz erregistro zibilean

errotanberbetan 14/02/2009 @ 22:18

Dagoenekoz Donostiako erregistro zibilean egin daitezke jaiotza, heriotza, ezkontza eta tutoretza izen emateak euskaraz. Epaitegiko euskara batzordeak eskubide hau erabiltzera gonbidatu ditu hiritarrak.

Puntu EUS

errotanberbetan 02/02/2009 @ 08:17

“mehatxupean dauden eremu urriko hizkuntzek aurrera egingo badute, horien hiztunek teknologia elektronikoa erabiltzen dutelako izango da”
David Crystal [ Cambridge University, 2004 ]

“prestigio sozialik gabe hizkuntzak desagertu egingo dira”
Amadeu Abril i Abril [ .cat domeinua ]

Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.

Interneten .eus domeinua izan dezagun PuntuEus Elkartea lanean ari da, eta horretarako atxikimenduak biltzen hasi dira helbide honetan: 

http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak


 

Euskarazko produktuen gida

errotanberbetan 22/12/2008 @ 08:34

Aurten ere euskarazko produktuen katalogoa eman da argitara, etxean eta eskolan egiten den inbertsioak segida bat izan dezan kultur produktuen kontsumoan. Hamasei urte bitarteko haur eta gazteentzako produktu bildu dira aurtengo katalogoan. Izan ere, katalogoan aurki daitezke diskoen, liburuen, aldizkarien, filmen, jolasen, DVDen eta informatika produktuen erreferentziak.

Katalogoan azaltzen diren prezioak gutxi gorabeherakoak dira; argitaletxeek emandako prezioak direnez, baliteke dendako prezioarekin bat ez etortzea.

Katalogoa praktikoa da Eguberrian egiten ditugun opariei begira. Halere, urtean zehar ere erreferentzia bat da gure seme-alaba nahiz ilobei nahiz beste haur edo gazte batzuei zerbait oparitzekotan.

- Ikus Euskarazko produktuen katalogoa (PDF)

Cómo aprender a hablar euskera en 40 años

errotanberbetan 10/10/2008 @ 13:30

Oiartzungo TTur-TTur euskaltzaleon bilguneak antolatuta (urteurrena ospatzen ari da) solasaldi hau izango da:

  • Hizlaria: Asisko Urmeneta umorista
  • Hitzaldia: Cómo aprender a hablar euskera en 40 años y un día, fácilmente
  • Eguna: datorren urriaren 17a, ostirala
  • Ordua: 19:30
  • Tokia: Oiartzungo udaletxeko pleno aretoa

Solasaldia euskaraz izango da. Bereziki, euskaldun berriei eta euskara ikasten ari direnei zuzenduta dagoenez, aukera interesgarria (eta atsegina) da gure departamentuan euskara ikasten ari den lankide horientzat. Uste dugun baino gehiago dira euskara ikasleak.

 

Nafarroa Oinez

errotanberbetan 01/10/2008 @ 07:41

Datorren urriaren 19an, igandez, Nafarroa Oinez festa ospatuko da Iruñean, bertako Jaso ikastolaren alde.

Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeak erabaki du Iruñerriko guraso talde horren asmoa babestea: beren seme-alabek nafar gizartean euskaraz bizitzeko aukera posible egitea irakaskuntzaren bidez. Horretarako, Nafarroa Oinezekoek salgai jarri dituzten kalitatezko kontserbak (piperrak, orburuak, zainzuriak, barazki menestra) erosteko aukera izango duzue departamentuan.

Nola egin eskaera

  • Solairuz solairu eta lantokiz lantoki antolatu da departamentuko salmenta, langile guztioi posta elektronikoz bidali zaizuen mezuaren arabera
  • Gogoan izan kontserba aleak (latak edo potoak) solte edo lankideekin batera kutxa osatuta eros ditzakezuela.
  • Era berean, kontserba produktuen zerrenda iragarki tauletan izango duzue (postaz ere bidali zaizue, dena den).