Hizkuntz zalantzak argitzeko zerbitzua
Gipuzkoako Foru Aldundian euskaraz lan egiten duten langileek askotan izaten dituzte zalantzak: arauak direla, esamoldeak direla, terminologia dela, estiloa dela... Zalantza gehienak erraz argitzeko modukoak izan ohi dira, baina baldintza bat betetzen bada: arin ematea irtenbidea.
Euskarari buruzko zalantzak berehala argitu nahi badituzu, Nola? da zure irtenbidea.
Zer da Nola?
Nola? zerbitzuak eguneroko lanean, euskaraz egitean, sortzen zaizkizun zalantzak argitu eta zure idatziak zuzenduko ditu, betiere zure estiloa eta idazkera errespetatuz. Euskara Zuzendaritza Nagusiak Aldundiko langileei eskaintzen dien zerbitzu bat da (trebatzaile baten bidez).
Nolako argibideak eska ditzaket Nola? zerbitzuan?
Nola? zerbitzuak laneko idatziekin zerikusia duten galderei erantzungo die: ortografia, morfologia, joskera, estiloa, terminologia, ereduak, administrazioko idazkiak... Kontsulta bakoitzean nahi adina galdera egin ahal izango dituzu, baina kontuan izan behar duzu oso komenigarria dela testuingurua ematea (hitza zein esalditan datorren, komunikazio egoera zein den, gaia, testu mota...).
Kontsultez gain, zuk egindako testuen oinarrizko zuzenketa ortografiko eta gramatikala ere eskainiko du. Hala ere, izan ezazu kontuan Nola? ez dela itzulpen zerbitzu bat.
Nola erabil dezaket Nola?
Bi modu dituzu zerbitzu honekin harremanetan jartzeko:
- Posta elektronikoz: nola(a bildua)gipuzkoa.net
- Telefonoz: 2800 (astelehenetik ostiralera 13:30-14:30)
Noiz erantzungo dizu Nola? zerbitzuak?
- Kontsulta laburretan, 24 orduren barruan.
- Dokumentu zuzenketan: orrialde kopuruaren arabera.

Zabaldu
del.icio.us