TELP ikastaroa
Ogasun Departamentuak eguneroko hizkuntz gatazkak gainditzeko ikastaroa antolatu du, Langile Euskaldunon Taldeak proposatuta.TELP tailerra ere esaten zaio ikastaroari: taller d'espai linguistic personal (katalanez), alegia norberaren hizkuntz eremuari buruzko tailerra.
Lan esparruan ez ezik, tailer honetan azaldutako teknikak oso baliagarriak dira lagunartean, seme-alaben eskola giroan, gure inguru sozialean (kirola, kultura…) ere. Tailerraren helburuak dira:
- gizarte elebidunean sortzen diren eguneroko hizkuntza gatazkei aurre egiteko teknikak ikastea
- euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna gutxitzea
- euskaraz egiten dugunean eroso sentitzeko baliabideak eskuratzea.
Metodologia partizipatiboa, praktikoa eta egokitua izango da, eta hartzaileak dira gatazkak egoeretan euskarari eutsi nahi dioten elebidunak.
Ikastaroa 2010eko urtarrilaren 28an eta otsailaren 4an eta 11n egingo da, Errotaburun. Gutxi gorabehera 3 orduko hiru saio izango dira (guztira 10 ordu).

Zabaldu
del.icio.us